XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guziak Jaunaren maitetasunean oztu eta utsegite batzuetan ariñak izan baziran ere erori ziran.

Oyek guziak Jaunaren erruki bearrean arkitu dira; Jaunaren errukia bear izan zuten beren oztasun artatik ateratzeko, eta Jaunari zintzotasun oso-osoz erantzuten asteko.

Eta Eliz amak orain zeruan santu aundienetaz dituen artean, batzuek izan ziran urte batzuetan Jaungoikoaz aztuta bizi izan ziranak; eta bitarte ortan lurreko zorakerietara begiak itzuli zituzten eta pekatuzko arriskuz inguraturik bizitu ziran.

Ala gertatu zitzayon Asistar Aita Franzisko'ri; gaztaroa lurreko zorakerietan igaro zuan.

Au bera gertatu zitzayon Asis'ko beste gazte bati, orain Ama Atsekabetuaren Gabriel Santua deitzen zayonari.

Onek, ogeita lau urte bakarrik lurrean egin bazitun ere, urte oietatik batzuek lurreko uskerietan egin zituen.

Azkenez, beste batzuek, urte batzuetan, pekatari aundiak izan ziran; bear bada gaizpide aundiak eman zituzten.

Ala gertatu zitzaion Maria Magdalenari; Hiponako Agustiñeri; Maria Ejiptotarrari.

Pablo berriz Jesukristoren etsai aundia izan zan.

Ala ere oiek guziak, eta oiekin beste asko, gero santu aundiak egin ziran, Jaunaren errukiak ots egin zienian zintzo erantzun zutelako.

Gure Kortona'ko Margarita pekatari aundi oien artean arkitzen da.

Bederatzi urte loikerizko pekatuan egin zituen; bitartean askorentzat pekaturako bidea izan zan, eta onelaz jarraituko zuan noski Margaritak bere bizitza guztian, beñere pekatuaren azpitik atera gabe, Jaunaren esku erruki-errukiorrak atera izan ezpalu.